euskara | castellano

Sartu


GOZATU EUSKARAZ

Banda berrienak

  • Deifus

    DeiFus, 26 urteko mc arrasatearra. Duela...

    2121 puntu | 34. postua

  • mitosia

    1999.urtean lekeiton sortutako taldea ga...

    2257 puntu | 29. postua

  • Asmo Txarrak

    Urte batzuk daramazkigu rock musika egin...

    10 puntu | 54. postua

Rock Star-ean | Denak Ikusi

Gonbidatu birtualak ;)

  • Promozioa

    Badirudi Borja eta Joseba ere parte hartzeko prest daudela


    Animatuko ote dira?


PARTE HARTU!

arima sutan

ARIMA SUTAN

Rock-a 
Arima Sutan 2004 urtearen amaieran sortu zen Barañainen (Nafarroa), haren partaideak Iker, Aitor, Eneko, Arkaitz eta Pablo zirelarik (denok eskolako lagunak). Haien lehenengo kontzertua 2005 urtearen erdialdean eman zuten, Barañaingoko gaztetxearen urteurrena zela eta, une horretik aurrera eta 2008aren erdialdera arte 60 bat kontzertu eman dituzte Euskalherrian zehar (Iruña, Gasteiz, Legazpi, Zangotza, Gares, Agoitz, Altsasu, Urretxu…).

Taldearen Lehenengo maketa 2005 urtearen amaieran haien lokalean grabatu zuten, 2006aren erdialdean kaleratu zutelarik. Maketa honekin, beste gauzen artean, Irurtzungo Pikurock jaialdiaren finalera iritsi ziren, 5 talde hoberenen artean geldituz. Maketa honek arima sutan-ren hasiera suposatu zuen, bai musika aldetik baita partaideen aldetik ere.

Urte bat pasa ondoren, haien lehenengo diska izanen zena prestatzen hasi ziren. Pablok taldea utzi zuen (ikasketak zirela medio), orduan besteek laukote bezala jarraitzea deliberatu zuten, Eneko teklatuak utziz eta gitarra hartuz. Diska hau “Marratik kanpo margotzen” deitu zuten eta bertan taldearen eboluzio nabaria antzeman dezakegu; abesti heavyak desagertzen dira doinu metal-alternatiboak agertuz. LP hau Ondarroako “Santos Records” (Muted, UNE, Nun…) grabatua izan zen, Mikel Santos teknikari lanetan izan zutelarik (bertako kantu batean Aitor Uriarteren kolaborazioa entzun dezakegu). Diska honek nahiko harrera ona jaso zuen, hainbat lehiaketa finaletara (Gasteizko Txosnetako lehiaketa, Nafarroako “Encuentros de jóvenes artistas”, San Adrian…) iritsiz.

Egun (2009ren amaieran) taldeak estudioko bigarren diska izango dena nahasten dihardu Iñaki Llarena ekoizlearen eskutik. Diska hau 2010aren urtarrilean argitaratuko da. Bertan taldearen egungo soinua antzemango dugu, orain hirukote moduan, berriz ere eboluzio handiak nabarmeduko direlarik.

Puntuak

  • Zure perfileko botoak: 10 puntu
  • Myspace (1510 lagun): 7550 puntu
  • Youtube (0 bisita 0 bideotan): 0 puntu
  • Guztira: 7560 puntu / 15. postua

Ezagutu banda

Entzun


  • arima sutan
    1:26

  • arima sutan
    4:19

Komentarioak

  • elbereth -k esan du: aupa arima sutan! aspaldiko! gure botua badaukazue
  • furlan -k esan du: oso ona txo!

Creative Commons Baimena. Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera Creative Commons Baimena. | Akismet babesa